Altzania magalean dagoen iturri usaindunean muga egiten dute Olatzgautiak eta Ziordiak. Udako solstizioa han aspalditik ospatu izan da. Baina joan den urtean bezala, aurten ere ez da ospakizunik izanen. Olatzagutiko Udalak bertan behera utzi du, COVID-19ak eragindako pandemia ez zabaltzeko osasun agintariek emandako gomendioak jarraituz. Udalak, bestetik, gogorarazi du San Joan egunerako ere ez duela ezer antolatuko jakinarazi du. Horregatik, olaztiarrei arduraz jokatzeko eta bide publikoan surik ez egiteko eskatu die.