Udalak igerilekuko taberna errentan eman nahi du

Guaixe 2021ko eka. 22a, 10:08
Olatzagutiko igerilekuak. ARTXIBOA

Proposamenak asteleheneko 14:00ak arte aurkeztu daitezke udaletxean  .

Olatzagutiko Udalak bere kirol azpiegiturak Erburua Olazti SMren bidez kudeatzen ditu eta hori da igerilekuko taberna errentan eman nahi duena. Uda sasoirako izanen da, igerilekua zabalik dagoenerako. Interesa dutenek beraien ekonomia proposamenak aurkeztu behar dizkiote, baina 50 euro (BEZ barne) baino handiagoak izan behar dute. Interesa dutenek hilaren 28ko 14:00ak arteko epea izanen dute eskaintzak udaletxean aurkezteko.