Kontzentrazioak, La Vasco Navarra enpresan

Guaixe 2021ko eka. 30a, 12:34
Langileak enpresa atarian protestan.

Gaurtik aurrera asteazkenero eginen dira, goizeko eta arratsaldeko lan txandetako langileak elkartuta.

Azken bi asteetan astelehen eta ostegunero lan uzteak egin ondoren, La Vasco Navarrako langileek gaurtik aurrera asteazkenero lan uzteak eginen dituzte lantegiaren parean. Enpresa batzordean gehiengoa duten LABek eta CCOOk deitu dituzte langileak protesta horietara. Asteazkeneko protestak irailera arte izanen dira. Aldi berean, zuzendaritzari akordiorako proposamena aurkeztuko diote sindikatuek. Langileek mobilizazioen bidez lan hitzarmen “duina” aldarrikatu nahi izan dute. Eta, horregatik, astelehenean egun osoko greba egin zuten enpresak kontratatuta dauden langile gehienek (%20-30 Aldi Baterako Lan Enpresen bidez ari da lanean), enpresaren ohiko ekoizpen dinamikan “arazoak” sorraraziz.