Atletismoa

Ruben Mendieta txukun Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuan

Guaixe 2021ko uzt. 5a, 11:00

Korrikalari olaztiarrak 4x400 metroko erreleboetan hartu zuen parte eta 7. sailkatu zen

Grupompleo Pamplona Atletico taldearekin asteburuan Getafen jokatutako Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutuetan lehiatu zen beste sakandarretako bat Ruben Mendieta Alegria izan zen. Atleta Olaztiarra 7. sailkatu zen 4x400 metroko erreleboetan, Lucas Moreno, Mikel Calvo eta Oscar Urdanoz bere taldekideekin batera. Lan ona egin zuten.