Olatzagutiko Gazte Asanbladak (OGA) Santa Ana festen datekin bat egiten duen egitaraua prestatu zuen, “gazte eta ez hain gazteendako”. Baina egitaraua bertan bera uztea erabaki dute OGAko kideek. Gaztigatu dutenez, pandemiari aurre egiteko neurri berriak kontutan hartuta, arduraz, antolatutakoarekin aurrera ez segitzea erabaki dute.