Dermioko bideak konpontzen ari dira

Guaixe 2021ko uzt. 28a, 11:32
Olatzagutiko ikuspegia Sasarteko bidetik. ARTXIBOA

Aldizkako mozketak egonen direla jakinarazi du udalak.

Olatzagutiko Udalak dermioko lau bide konpontzeko lanak eman ditu. Kamiogaina, Aldoia, Iparberoki eta Isasiako bideetako ezpondak garbitu eta bideak berak zelaitzeko lanak dira egiten ari direnak, besteak beste. Joan den asteazkenean hasi, eta agorrilaren 5era arte iraunen dute lanek. Hobekuntza lanak direla eta, tarteka bidea moztuta egonen da jakinarazi du udalak.