Olatzagutiko Udalak jakinarazi du udal musika eskolan izena emateko epe berezia ireki duela eta hura ostiralean despedituko dela. Olatzagutian honako musika ikasketak egin daitezke: musika eta mugimendua (5 urtetik aurrera) eta musika hizkuntza. Horrekin batera, musika tresnak jotzeko aukera eskaintzen du Olatzagutiko Udalak: akordeoia, trikitixa, bateria, pianoa, gitarra, saxofoia eta tronboia. Matrikula orria www.olazti.eus webgunea dago eskuragarri. Hura bete ondoren, e-posta bidez olazti@olazti.com helbidera bidali edo udaletxean aurkeztu daiteke, 10:00etatik 14:00ak bitartean.