Gema Ines Murillo, Lara Mitxelena Martin eta Ixiar Jauregi Loiarte musikariek Bihotx txalaparta taldea osatzen dute. Euskal instrumentuaren aldaera desberdinak aurkezten dute Norabide guztiak ikuskizunean; melodia tradizionaletik hasi erritmo modernoagoekin eta garaikideekin amaituz. Txalapartaren historia azaltzen dute ere umoreaz lagunduta. Musika eta dantza uztartzen dute ere ikuskizunean. Irailaren 4an, larunbatean, 19:00etan, Olaztin izanen dira. Eguraldi onarekin emanaldia Memoria Historikoaren parkean izanen da, eta euria egiten badu frontoian eginen dute.