COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak herrietako festak bertan bera uztea ekarri zuen. Horrekin batera, gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari den ekitaldia ere ez da egin: azken urtean jaiotako haurrei ongi etorria egitea. “Osasun egoerak hobera egin duenez”, Olatzagutiako Udalak erabaki du 2019ko gariletik joan den urte akaberara arte jaiotako ume guztiei festetako ttattarra oparitzea. Ekitaldia hileko azken larunbatean izanen da, 12:30ean. Haurrendako ttattarra jaso nahi duten gurasoek irailaren 20ra arteko epea dute udaletxean izena emateko.