Mariatxiak Olaztin

Guaixe 2021ko ira. 15a, 10:57
Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldea. UTZITAKOA

Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen kontzertua izanen da igandean, irailak 19, 18:00etan, Olaztiko San Migel plazan. 

Mexiko purua. Hori da Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak eskaintzen duena. Mexikoko kultura, dantza eta musika ikuskizun "bakarra" diote taldekideek, familian ikustekoa eta gozatzekoa. Mariatxiak irailaren 19an, igandean, 18:00etan, Olaztiko San Migel plazan izanen dira.