Kiroldegirako atezain eta garbitzaile bila daude

Guaixe 2021ko ira. 23a, 09:17
Irristalariak Erburua kiroldegian. ARTXIBOA

Larunbatetan lan egiteko da. Hautaketa prozesuan parte hartzeko irailaren 29ra arte eman daiteke izena.

Olatzagutiko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti SMk lan deialdia egin du: atezain-garbitzaile postua bete nahi du. Kontratatu nahi duten pertsonek larunbatetan lan egin beharko dute. Urte baterako kontratua da, luzatu daitekeena. Lanagatik hitzarmenean ezarritakoaren araberako soldata jasoko da. Deialdian interesa dutenek honako bete beharrak dituzte: Eskola Graduatua edo baliokidea izatea eta euskara ezagutzea. 

Erburua Olazti SMk hautaketa proba eginen du eta puntu gehien lortzen duen hautagaia kontratatuko du. Probaldian bete beharreko eginkizunei, informatikari eta herriaren ezagutzari buruzko test moduko proba teorikoa bete beharko da. Probaldian parte hartzeko eskaerak Altsasuko enplegu bulegoan, Erburua kiroldegian edo Olatzagutiko udaletxean aurkeztu daitezke irailaren 29a arte.