Olatzagutiko Udalak jakinarazi du Akelarre udal ludotekan aurrez izena emateko epea zabalik dagoela ostiralera arte. Udal zerbitzu hori 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, hau da, 2017tik atzera jaiotakoendako. Haurrak udal zerbitzura eraman nahi duten gurasoek edo legezko tutoreek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako bi aukera daude: udaletxera joan eta Kultura Zerbitzuko bulegotik pasa izena ematera (10:00etatik 13:00etara) edo, bestela, kultura@olazti.com e-posta helbidera idatzi daiteke. Izen emandakoek zein garaitan ahal duten jakin ondoren, bildutako informazioarekin, taldeak eta ordutegiak finkatuko ditu udalak.