Rap doinuak Olaztin

Guaixe 2021ko ira. 28a, 10:49

Bira Nafarroan Barna programaren barruan Moises no duerme y los noctambulos taldearen kontzertua izanen da larunbatean, urriak 2, 20:00etan, Olaztiko kultur etxean. Egun berean, La Topadora taldea Falcesen egonen da. 

Moises no duerme hamabost bat urte daramatza rap egiten. Lehenengo aldiz, eta Bira Nafarroan Barna programaren barruan, kultur etxean batean eginen du kontzertua, ez baita bere ohiko zirkuitua. Larunbatean, urriaren 2an, 20:00etan, kontzertua eskainiko du Olaztiko kultur etxean los Noctambulos taldearekin batera. Rap tradizionaletik harago doan ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin eta proiekzioekin uztartzen dituena. Hip hop musika entzutera ohituta dagoen zein ohituta ez dagoenarendako kontzertua izanen da, "musikaz gozatu nahi duenarendako", hain zuzen ere, Moisesek esan duen bezala. 

Sakanan eginen den Bira Nafarroan Barna programaren bigarren emanaldia izanen da, larunbatean Andrea Santiago Altsasun egon ondoren. Urriaren 2an Luisillo Kalandraka musikari etxarriaren La Topadora taldeak kontzertua eskainiko du Falcesen.Urriaren 8an Nahiak Nahi taldearen txanda izanen da, Etxarri Aranatzen. 

 

Ostiralean Moses no duermeren inguruko erreportajea Guaixe Astekarian.