Olaztiar txikienei ongi etorria

Guaixe 2021ko ira. 28a, 09:31

Udalak harrera egin zien larunbatean.

Pandemiagatik Ez Santa Ana ezta San Migel festarik ez du antolatu Olatzagutiko Udalak aurten. Hala ere, joan den urtean eta aurten jaiotako haurrei harrera egiteko ekitaldia antolatu zuen udalak larunbatean. Hamar haur izan ziren deituak ekitaldira eta festetako ttattarra eta Sakanako Mankomunitateak emandako sorta bat jaso zuten opari. 

Amaiur Rodriguez Lacalle, Lide Mazkiaran Jimenez, Aiur Iñigez de Nanclares Vizuete,  Iker Ganuza Baroja, Eleimi Noeleia Martinez Vazquez, Alain Gastaminza Barrenetxea, Xuban Garmendia Ikobaltzeta, Aritz Jauregi Albarracin, Ioar Lopez Gorospe, Amets eta Ganboiti Borrega. Larunbateko ekitaldian ezin izan zuten egon Ainhoa Irina Almanzor Rodriguezek eta Selva Benegas Barrenetxeak.