Olatzagutiko Udaleko idazkari kontu hartzaile titularra aldi baterako ezintasun egoeran dagoenez, hura ordezkatuko duen langilea kontratatu nahi du udalak. Horretarako oposizio lehiaketa deitu du.
Kontratatuko duen pertsona titularraren lanpostua beteko du aldi baterako. Hautagaiek zuzenbide gradua, Politika eta Administrazio Zientzietako gradua edo Soziologiako lizentziatura edo Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziatura izan behar dute eta euskaldunak izan behar dira. Lan ordutegia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da. Lanpostuak A mailari dagokion oinarrizko soldata du. Prozesuan parte hartzeko eskabidea ostiralean despeditzen da, 14:00etan, udaletxeko erregistroan aurkeztuz gero, eta 23:59an bide elektronikoak erabiliz aurkezten bada.
Hautapen prozesuko proba guztiak gainditu dituzten izangaiekin Olatzagutiko Udalak zerrenda osatuko du. Edozein egoera dela eta, idazkari kontu hartzaileak ezin duenean egon, haren ordez aldi batez lanpostua beteko luke zerrendako izangairen batek, beti ere, puntuazio ordena zorrotz jarraituz.