Olatzagutiko balkoi tranpantojoa

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2021ko urr. 4a, 11:09

Olatzagutiko San Migel plazako bizilagunek balkoiak izan, badituzte, baina ez da inoiz pertsonarik ikusiko haurrek nola jolasten duten begiratzen, edo kintoen dantzaz gozatzen. Balkoien barandak errealak dira, baina ateak eta hauen kristalak gertutik begiratuz gero, margotuak direla ikusi ahal izango duzu. Arrazoia? Zeinek daki!