Bi ikastaroetan izen ematea zabalik

Guaixe 2021ko urr. 7a, 13:08
Olatzagutiko kale batean margotzen. ARTXIBOA

Ostegunera arte eman daiteke izena margotze eta joskintza eta lentzeria ikastaroetan.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du bi ikastaroetako matrikulazio epea zabalik dagoela. Alde batetik, margotze ikastaroa dago, astelehen eta ostegunetan 17:30etik 19:30era izanen dena eta astearteetan, berriz, 18:30etik 20:30era. Ikastaroa kultur etxean izanen da lastailaren 18tik maiatzaren 27ra.  Taldea sortzeko gutxienez 8 pertsona behar dira, gehienez 18 onartuko dira. 

Beste aldetik, joskintza eta lentzeria ikastaroa dago. Hara joanen direnek praken azpialdeak jaso, kremailerak jarri eta bestelako konponketak egiten ikasiko dute. Gainera, gortinak, baserritar jantziak, amantalak, Santa Agedarako zintak eta zapiak egiten ikasteko aukera ere izanen dute. Ikastaroa astelehenetan  17:30etik 19:30era eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etra izanen da. Taldea sortzeko zazpi pertsona behar dira eta gehienez 14 onartuko dira. 

Izen ematea hilaren 14ra arte dago zabalik. Horretarako udaletxetik pasa, 948 562 446 telefono zenbakira hots egin edo olazti@olazti.com e-posta helbidera idatzi behar da. Ikastaro bakoitzean izena emateagatik 105 euro ordaindu behar dira, 55 izen ematean eta gainontzeko 50ak abenduan.