Gizadiaz eta filosofiaz umorearen bidez

Guaixe 2021ko urr. 21a, 12:10

'Benditas. Todo viene del cielo' antzezlana izanen da etzi, urriak 23, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. Antzezlana Logroñoko Diamante Antzerki Lehiaketaren eta Foioseko Mostra Teatre Eszenia publikoaren sariaren irabazlea izan zen

Soroan dauden bi artzain dira Benditas antzezlanaren protagonistak. Zerutik sortzen diren elementuekin istiluak dituzte. Agerpen mariano bat, OHE bat, espiotzarako erabilitako satelite bat... Gertaera hauek gizadiaz, etorkizunaz eta filosofiaz hitz egiteko aitzakia dira: bilakaera, feminismoa, gerra hotza... Bizitzaz, azken finean, hitz egiten dut bi artzaiek, betiere, haien ikuspegi berezitik. Benditas. Todo viene del cielo antzezlanaren emanaldia eginen dute larunbatean, urriaren 23an, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. Aurrez erositako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke Olaztiko udaletxearen webgunean eta egunean bertan 8 eurotan lehiatilan.