Nafarroako Harakinen eta Txerriki saltzaileen Gremioak antolatuta, 15. Nafarroako Txistorra Lehiaketa jokatu zen Iruñean igandean. 35 txistor ekoizle artisau aurkeztu zituzten beraien produktuak lehiaketara. Epaimahaiak erabaki zuen 2021eko txistor egile onena Burlatako Saijana harategiko Santiago Molinero Nuñez zela. Bigarrena Iruñeko Javier harategiko Xabier Sanz Arroniz izan zen, eta hirugarrena, berriz, Iruñeko Carnicerias Zuazuko Jose Ignacio Zuazuri. Epaimahaiak aukeratutako hamar finalisten artean Patxi Aldasoro olaztiarra zegoen, Pako harategikoa.