Jorge Sanchez Kubako trova berria mugimenduaren ordezkari nafarra dela esan daiteke. Ezaguna da Sakanan, izan ere, hainbat herritan emanaldiak eskaini ditu. Bere azken ikuskizunean Silvio Rodriguez kantautorearen ibilbidearen abestien errepasoa egiten du Barañainen bizi den abeslariak Silvio en ti... y en mi emanaldian. Abesti guztietatik berarendako "zerbait" sortzen duten abestiak aukeratu ditu.
Jorge Sanchezek kontzertua eskaini behar zuen, irailean, Olaztin, baina azken orduko arazo pertsonalengandik bertan behera utzi behar izan zuen. Larunbatean, azaroak 6, 19:00etan, Olaztiko kultur etxera itzuliko da. Sarrerak aldez aurretik eskuratuta 6 euroko prezioa dute eta egunean bertan 8 euro. Olaztiko udaletxean edo udalaren webgunean eros daitezke.
Jorge Sanchez kantautorearen inguruko erreportajea ostiralean Guaixe Astekarian.