Hitzorduak 2007an du jatorria. Urte hartan hainbat emakumezko olaztiarrek bularreko minbizia izan zuten eta haien bizipenak partekatzeko kafea hartzera elkartzea erabaki zuten. Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna lastailaren 19an zela jakin zuten ondoren, eta afaltzera elkartu ziren gero. Ordutik, urtero, hutsik egin ez duen hitzordua bihurtu da. Salbuespena joan den urtea izan zen, pandemiagatik. Olatzagutiko mugak gainditu eta altsasuarrak eta ziordiarrek ere batu ziren hitzordura. Ostiralean 18 izan ziren elkartu zirenak, eta pintxo potean aritu ziren. Topaketa eginen zela jakitun, Olatzagutiko Udalak kultur etxea morez argiztatu zuen. Gainera, Saray elkarteko elkartasun azoka egon zen.