Jarduera ekonomikoen gaineko zerga pagatzeko garaia

Guaixe 2021ko aza. 23a, 10:02
Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Epea abenduaren 23ra arte dago zabalik.

Diru bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Olatzagutiko Udalak jakinarazi du ekonomia  jardueren gaineko 2021eko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 23ra arte izanen dela. Helbideratutako ordainagiriak abenduaren 10ean kargatuko ditu udalak kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta ordaindu daitezke udalaren banku kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 hots eginez edo Olaztiko udalaren webgunearen bidez. 

Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, Diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko ditu udalak, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.