Lau kamioik talka egin dute Olazti parean

Guaixe 2021ko abe. 10a, 10:08
A-1 autobidea

A-1 autobidea Gasteizko norabidean itxita egon da Olaztin egon den auto istripu anizkoitzagatik. 

Lau kamioik istripua izan dute A-1 autobian, Olazti parean, eta autobidea itxi dute. Istripua 06:40 inguruan izan da, Gasteizko norabidean, eta autobidearen itxieraren ondorioz kilometroko auto ilarak sortu dira. Dagoeneko trafikoa pixkanaka mugitzen ari da. Olazti parean ere, A-1 autobidean, baina Iruñeko noranzkoan uholdeengatik auto ilarak sortu dira.