Guraso eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2022ko urt. 20a, 13:01
Olaztiarrak San Migel plazan. ARTXIBOA

Izen ematea hilaren 26ra arte dago zabalik. Horretarako, 948 467 662 telefonora hots egin behar da.

 Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak eta Akelarre ludotekak, beste behin, gurasoei zuzendutako eskola antolatu dute. Guraso izateari buruz hitz egiteko saioak dira, Mertxe Blanco psikologo eta terapeutak gidatuko dituenak. Akelarre ludotekak hartuko ditu saioak. Sei saio izanen dira, hilabetean behin, 09:30etik 11:30era. Guraso eskolaren egutegia honakoa da: ilbeltzak 27, otsailak 25, martxoak 25, apirilak 29, maiatzak 27 eta garagarrilak 27.