Futbola

Aitor Lorea, Beasainera

Guaixe 2022ko ots. 4a, 10:00

Aitor Lorea, Besain taldean. BEASAIN KE

Osasuna, Oviedo B eta Calahorra B taldeetan aritu eta gero, Beasain Kirol Elkarteko jokalari izango da Aitor Lorea Vergara olaztiarra

Beasain Kirol Elkarteak jokalari berri baten berri eman zuen asteazkenean sare sozialetan. “Jokalari berria batu zaigu lehen taldera. Aitor Lorea Vergara (1998-03-14) olaztiarra da, hegaleko erdilari/atzelaria” azaldu zuen klub gipuzkoarrak. Futbolean ibilaldi oparoa izan du olaztiarrak. Jubeniletan Zizurko Ardoi taldean hasi eta gutxira Osasuna taldeko jubenil taldera egin zuen salto. Osasunan gora egin zuen, lehenengo Osasuna B taldera eta gero Osasuna talde nagusira, taldeak Bigarren mailan jokatzen zuenean. Iruña taldean ere ibili zen, Osasuna Promesas taldera itzuli zen ondoren, baina talde gorritxoa utzi eta Real Oviedo B eta Calahorra B taldeetan aritu da azkenaldian. Orain ibilbide berriari ekingo dio Espainiako Futbol Federazioko Hirugarren mailan lehiatzen den Beasain Kirol Elkartean. 24 jardunaldi jokatuta, Beasain hirugarren da (40 puntu) eta Portugalete liderra (49 puntu) eta Alavés B bigarrena (47 puntu) ditu aurretik.