Dantzaren bidezko ipuina

Guaixe 2022ko ots. 17a, 11:17

Oihan Vegaren 'Ipuin dantza' familiarteko ikuskizuna izanen da igandean, Olatzagutian. 

Ipuin dantza, ez da ipuin normala. Istorioa dantza kontatzen dute Ametsek eta Danbak, baina protagonistak publikoko haurrak dira. Pandemia dela eta eserlekuaren eremutik mugitu gabe dantzatzeko koreografiak prestatu ditu Oihan Vegak eta bere taldeak. Koreografia horiek pantaila erraldoietan proiektatzen dituzte, eta dantzariek zuzenean dantzatzen dituzte. Gainera, antzokira joaten direnek oparitxo bat eramanen omen dute etxera: Iluntasunean pizten den eskumuturreko fluoreszente koloretsu majikoa. Oihan Vegaren Ipuin dantza igandean, otsailaren 20an, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrerak aldez aurretik 3 eurotan eros daitezke Olaztiko Udalaren webgunean eta kultur etxean, eta egunean bertan 3,5 eurotan.