Herri ihoterako prestatzen

Guaixe 2022ko ots. 18a, 11:17

Herri ihote segizioaren kalejira. ARTXIBOA

Narruak hilaren 24ra arte banatuko ditu udalak.

Herri ihotea otsailaren 26an ospatuko dute Olatzagutian. Zamar handi edo zamar txiki gisa mozorrotzeko ardi narrua ezinbestekoa da. Horren jakitun, eta ospakizunean olaztiarren parte hartzea sustatzeko, Olatzagutiko Udalak hainbat larru ditu. Horiek, ohi bezala, udaletxean banatuko ditu hilaren 24ra arte, 10:00etatik 14:00etara. Narruak eskuratzeko garaian 13 urtetik gorakoei emanen die udalak lehentasuna, hala, gazteen eta helduen parte hartzea errazteko. Narrua hartzen duen bakoitzak 20 euroko fidantza jarri beharko du.