Ihoteari lotutakoak Olatzagutian larunbat arratsaldean hasi ziren, Maisuenea gaztetxeak mozorro tailerra hartu baitzuen. Gaur Maria Arrokak berarekin batera ekarriko du Olatzagutia ihote izpirutz beteko duen haizea. Baina bihar izanen da aukera zamar handiak, zamar txikiak, neskak, alkatea, apaiza, medikua, almiltea eta basozaina eta Mari Arroka ikustekoa, iluntzean herri ihotea ospatuko baita. Beste bi data dituzte Olatzagutian: asteartea, haur inauteria, eta martxoaren 5ean larunbatarekin, hiri inauteria ospatuko da.
Azken egun horretan lagun taldeak gai edo pertsonaiaren bat hartu eta mozorrotu egiten dira. Seigarren aldiz, mozorro onena aukeratzeko lehiaketa antolatu du udalak. Egunean bertan, eguerdiko kalejira hasi aurretik eman behar da izena.
Egitaraua
- Otsailak 25, ostirala
19:00 Mari Arrokari ongi etorria, Vicente Argomaniz eta San Migel plazetan.
20:00 Pintxopotea, gaztetxean. - Otsailak 26, larunbata. Herri ihotea
18:30 Herri ihotearen segizioaren kalejira, areto futboleko pistatik.
20:00 Zortzikoa dantzatuko dute kintoek, plazan.
23:00 Erromeria Bidean taldearekin, gaztetxean. - Martxoak 1, asteartea. Haur ihotea
17:00 KI dj, frontoian. - Martxoak 5, larunbata
12:00 Mozorro lehiaketarako izen ematea, areto futboleko pistan.
Ondoren, karrozen irteera.
17:00-19:30 Los Pasai txaranga.
19:00-23:00 Raizti dj, plazan.
20:00 Mozorro lehiaketako sari banaketa dantzaldian.