Emakume Langileen Eguna 2022

Udalak Emakumeen Eguna dela eta egitaraua antolatu du

Guaixe 2022ko mar. 10a, 10:59
Emakume Langilearen Egunean egindako afaria. ARTXIBOA

Antzezlana, ipuin kontalaria eta Sakanako Lilasterketa proba izanen dira.

Emakume Langilearen Eguna dela eta, Olatzagutiko Udalak egitaraua prestatu du hurrengo egunetarako. 

Egitaraua

  • Martxoak 12, larunbata
    19:00 Alazne Etxeberriaren De esto también se sale antzezlana. Olatzagutiko kultur etxea. Olatzagutiko Udala. 

  • Martxoak 14, astelehena 
    16:30 Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontalari musikatuak. Akelarre ludoteka. Olatzagutiko Udala. 

  • Martxoak 20, igandea 
    11:00-14:00 IX. Lilasterketa. Olatzagutia. Izena emateko: berdintasuna@sakana-mank.eus   Altsasuko eta Sakanako Berdintasun Zerbitzuak, Anitzartean kulturartekotasun zerbitzua eta  Jarduera Fisiko eta Kirol Zerbitzua.

  • Martxoak 26, larunbata 
    19:00 eRRe Aldarri bat bertsoz antzezlana. Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udala.