Mozorro lehiaketaren lehenengo irabazleak Lego-ak izan ziren, eta 150 euro irabazi zuten; bigarrenak, pandemia garaian sortutako autubatzaile mota berriari omenaldia izan zen, hau da, balkoietako poliziendako izan zen, eta 100 euro irabazi zuten; hirugarren mozorro hoberena Turetuen tabernarendako izan zen, eta 50 euro irabazi zuten. Irabazleak ez ezik, Espainiako Gabonetako Loteriako sanindelfonso haurrak, Oktoberfest-a, azafatak, joko olinpiarrak, domino fitxak, mendi eskiatzaileak, Sevillako zezenketa batetik etorritako zaleak, hinduak, esploratzaileak eta abar izan ziren Olaztiko inauterietan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!