Alazne Etxeberriaren umore ikuskizuna Olaztin

Guaixe 2022ko mar. 9a, 11:13

'De esto también se sale' antzezlana izanen da larunbatean, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. 

Alazne Etxeberria Mari Luz da, hegaldi zerbitzuri oso berezia. Burutik pasatzen zaiona esateko ohitura dauka eta tabuak azaleratzen ditu, baita bere lanean bizitutako abenturei buruz hitz egiten du askotan ere. Umorearen, musikaren eta originalitatearen bidez mundu ezezagun bat ezagutaraziko du. De esto también se sale antzezlana martxoaren 12an, larunbata, 19:00etan, izanen da, Olaztiko kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke aldez aurretik Olaztiko Udaleko webgunean eta egunean bertan 8 eurotan kultur etxeko txarteldegian.