Goizean zabaldutako albisteen arabera Cementos Portland Valderrivas enpresaren estatuko sei porlandegiek bere jarduna eten egin behar zuten. Errusiak Ukraina inbaditu eta gerra piztu ondoren, argindarraren kostu asko handitu da eta zabaldutako albisteen arabera arrazoi horregatik etengo litzateke enpresetako jarduna.
Olatzagutiko porlandegiko zuzendaritza eta enpresa batzordea lan hitzarmenaz hizketatzeko elkartu dira. Enpresa batzordean gehiengoa duen ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, oraindik ez diete halakorik proposatu. Dagoen eskaintzaren eta energia kostuaren arabera hartuko du erabakia enpresak. Beraz, oraindik ez da enplegu erregulaziorik izanen. ELAk gaineratu duenez, “zabaldutako informazioa ez da enpresatik atera”. Olatzagutiko plantan ehun bat langilek lan egiten dute.