Irristaketa

Olazti, irristalari azkarrenen topagune

Guaixe 2022ko mar. 11a, 10:40

Erburua txiki geratuko da. ARTXIBOA

Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketako lehen jardunaldia hartuko du Erburua kiroldegiak larunbatean 10:00etatik aurrera

Nafarroako ehunka irristalari Olaztiko Erburua kiroldegian bilduko dira larunbat goizean. Izan ere, Olaztin abiatuko da Nafarroako Kirol Jokoen Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketa. Hain zuzen ere, txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da. Sakana Patin irristaketa taldea izango da ekitaldia antolatuko duena, Nafarroako Irristaketa Federazioaren eta Olaztiko Udalaren laguntzarekin, eta klub sakandarrak lan handia du aurretik, Nafarroatik etorritako ehunka irristalarik hartuko dutelako parte, tartean Sakana Patin klubeko irristalariak. 

Kategoria guztietako lasterketak izango dira Olaztin 10:00etatik aurrera jokatuko direnak, kategoria txikienetatik senior mailara.