Ibilgailuen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko mar. 22a, 11:18

Autoa Inguraketa kaletik Urbasa kalera jotzen. ARTXIBOA

Maiatzaren 2ra arteko epea dago.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea martxoaren 15etik maiatzaren 2ra artekoa izanen da. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei udalak apirilaren 12an kargatuko die kontu korrontean dagokien kopurua. Bestalde, ordainketak helbideratu gabe dituztenak etxean jasoko dute ordainagiria. Han adierazitako kopurua udalaren banku kontuetara transferentzia eginez ordaindu daiteke. Ordaintzeko beste aukerak dira 948 012 012 Info-local telefonora hots eginez edo www.olazti.eus webguneko egoitza elektronikoaren bidez. 

Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.