Kantean eta gitarran aditua da Agujetas Chico. Beatriz Morales bailaora da. Carlos Merinok perkusioa jarzten du. Larunbatean, apirilaren 9an, hiru artistak Jereztik Olaztira bidaiatuko dute, flamenko garbi eta abangoardista transmititzeko helburuarekin. Dantza ikuskizuna Flamenko sin sulfitos deitzen da, hau da, gehigarririk gabeko ekoizpena. Dantza ikuskizuna 19:00etan izanen da, kultur etxean, eta sarrerak Olaztiko Udalaren webgunean aldez aurretik 6 eurotan eros daitezeke; egunean bertan, leihatilan, 8 eurotan.
Igandean, apirilak 10, 17:00etan, Canti Vaganti konpainiaren familiarteko Pinocchio antzezlana izanen da Olaztiko kultur etxean. Lana 2021eko Max sarietara ikuskizun onenaren saria jasotzeko hautagaia da. Pinocchiok abentura fantastikoak bizi ditu. Arriskatzen da, ausartzen da, okertzen da... Berari beti gaizki ateratzen zaio dena, baina bati salbatzen da. Umorea, objektu antzerkia, Alberto San Juan aktorearen ahots narratzailea eta soinu banada originala dauka antzezlanak. Sarrerak aldez aurretik 3 eurotan eros daitezke, eta egunean bertan 3,50 eurotan.