Pandemic punk Gasteiz. Horrela deskribitzen du bere burua Victimas Club taldeak. Baina, taldearen atzean pop soinuak dituen punk arimadun musikariak daude: Joseba B., Pela, Julen eta Osoron. Sumision City Blues rock and roll taldetik sortutako taldea da Victimas Club. Lehenengo lana kaleratu dute, eta gaur, apirilak 8, ostiralean, 23:30ean, Olaztiko Clinker jatetxean kontzertua eskainiko dute.
* Gaurko, apirilaren 8ko, Guaixe Astekariko agendan kontzertua bihar, larunbatean, dela jartzen du. Akats bat da; kontzertua gaur, ostirala, da.