Rock gaua Olaztin

Guaixe 2022ko mai. 4a, 08:55
Zeker taldea. ANBOTO.ORG/AINHOA IRAOLA

Zeker eta Wood String taldeen kontzertua izanen da ostiralean, maiatzaren 6an, Clinker tabernan. 

Zeker 2020. urtean Elorrion sortutako punk rock musika taldea da. Izen bereko diskoa kaleratu zuten aurreko urtean. Aurretik beste zenbait taldetan elkarrekin jotako dira musikariak. Komunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilibde berri honetan. Wood Strings Aretxabaletako eta Arrasateko bost gaztek sortu zuten. Rock-ak elkartu zituen. Biolontxelo, bateria, bajo, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoarekin rock, pop eta country doinuak uztartzen dituzte. Bi taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean, maiatzaren 6an, 22:30ean, Olaztiko Clinker tabernan.