Gitarra eta akordei kontzertua Olaztin

Guaixe 2022ko maiatzaren 4a

Ainhoa Quintana, Marcos Marín, Leyre Ayestaran eta Irati Sanz musikariek emanaldia eskainiko dute igandean, maiatzaren 8an, Olaztiko kultur etxean. 

Gitarra eta akordeioia uztartuko dituzte Ainhoa Quintanak, Marcos Marínek, Leyre Ayestaranek eta Irati Sanzek igandean, maiatzaren 8an, 18:00etan, Olaztiko kultur etxean eskainiko duten kontzertuan. Sarrerak doan dira, baina aurretik gonbidapenak hartu behar dira Olaztiko Udalaren webgunean edo kultur etxean.