Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalariak Olaztin

Guaixe 2022ko mai. 9a, 09:24

Maiatzaren 12an, ostegunean, 'Hauek bai benetako heroiak' saio musikatua emanen dute. 

Liburuetan, zineman eta abarretan heroiak izan ohi dira protagonistak, haien kapa eta botere magikoekin. Baina horiek al dira benetako protagonistak? Ameli eta Xirrikituen jostunek ezetz uste dute, eta ipuin kontakizunaren bidez benetako heroiei buruz hitz eginen dute, Hauek bai benetako protagonistak ipuin kontakizun musikatuan. Maiatzaren 12an, ostegunean, 16:30ean, izanen da Olaztiko Akelarre Ludotekan. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du emanaldia, Olaztiko Udalaren laguntzarekin.