Stupenda Jones taldearen kontzertu bakarra

Guaixe 2022ko mai. 9a, 10:38
Stupenda Jones taldeak kontzertu bakarra emanen du Olaztiko Gaztetxearen 27. urteurrenean. ARTXIBOA

Olazti eta Altsasuko musikariak biltzen zituen taldeak Maisuenea Gaztetxearen 27. urteurrenean joko du, Stepi Sektah, Streetwise eta Ahuntzak taldeekin batera. Egun osoko egitaraua prestatu du Olaztiko Gazte Asanbladak

Sakanako musika talde mitiko bat da: Stupenda Jones. 2013an igo zen azkeneko aldiz Olaztiko eta Altsasuko hirukotea osatzen zuen taldea eszenatoki batera, kontzertu bat eskaintzera. Orain, ia hamar urte ondoren, aukera bakarra izanen da Stupenda Jones taldea ikusteko. Maisuenea Gaztetxearen 27. urteurren ospakizunetan izanen da, maiatzaren 14an, larunbata, 22:30etik aurrera. Sarrerak Etxarri Aranazko Xapateron, Altsasuko Idergin, Olaztiko Clikerren eta Aguraingo Herriko eros daitezke 5 eurotan. Haiekin batera Stepi Selektah reggae, Streetwse taldea eta Ahuntza taldea ariko dira. Egunean zehar Triki poteoa, mozkor olinpiadak, Elektropikala eta elektrotxaranga izanen dira Olaztin, gaztetxearen urtemuga ospatzeko.

Stupenda Jones 2003. urtean sortu zuen Altsasuko eta Olaztiko laukote batek. Lehenengo abestiak Brigada Criminal taldearekin batera kaleratu zituzten eta 2006an publikatu zuten haien lehenengo diska: Etorkizuna lehertu. 2008an Xabi baxujoleak utzi zuen, eta hirukote gisa jarraitu zuten. 2010ean Hiru diskoa kaleratu zuten. Zenbait urtez aritu ziren kontzertuak ematen, eta 2014an taldea desegin zen.

Maisuenea Gaztetxearen 27. urteurreneko egitaraua

Maiatzak 14, larunbata

  • 12:00
    Txupinazoa eta triki poteoa
  • 14:30
    Bazkaria
    Menua: Babarrunak, mamia, kafea eta kopa. 10 euro.
  • 18:00
    Mozkor Olinpiadak eta poteo latza
  • 19:00-21:00
    Elektropilaka eta Elektrotxaranga
  • 21:30
    Bokatada
  • 22:30
    Kontzertuak
    Stepi Selektah, Streetwise, Stupenda Jones (kontzertu bakarra) eta Ahuntza.