Haurrak euskaraz gehiago irakurtzeko aholkuak

Guaixe 2022ko mai. 9a, 11:41

Olaztiko liburutegia. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haurren eta gazteen euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko antolatutako hitzaldia eta solasaldia bertan behera utzi dute. 

Zer egin haurrek euskaraz (gehiago) irakur dezaten hitzaldia eta tailerra egin behar zuten ekainaren 7an, asteartea, 10:00etatik 12:00etara, Olaztiko kultur etxean; baina Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzutik jakinarazi dutenez, bertan behera gelditu da. Saioa gaztelaniaz izanen da eta gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, zaintzaileei eta bitartekariei edo haur eta gazte literatura gustuko dutenei zuzendatu dago. Hizlaria Galtzagorri elkarteko Saroa Bikandi izanen da eta izena emateko parte hartu nahi dutenek euskara1@sakana-mank.eus helbidera mezu bat bidali behar dute.