Auto kontzentrazioa Olaztin

Guaixe 2022ko mai. 10a, 09:28
Urbasako Igoeran parte hartu zuen kotxea. ARTXIBOA

Ekainaren 4an Barandi tabernak antolatutako II. Auto Kontzentra izanen da, Sarasate plazan

Automobilismoaren zaletuendako autoekiko zita berri bat izanen dute Olaztin: II. Auto Kontzentrazioa. Ekainaren 4an izanen da, 11:00etatik 15:00etara, Sarasate plazan, Barandi Tabernaren terrazaren inguruan. Denetariko autoak espero dira. Plazan kontzentra egin ondoren Urbasara igoko dira, eta gero Olaztira itzuliko dira.