Koskobilo arkeologia aztarnategia

Iñigo Aritzaren urteurrenerako bi ekimen

Guaixe 2022ko mai. 11a, 08:38
Aranzadi elkartea Koskobilon indusketa lanak egiten. ARTXIBOA

Iñigo Aritza ikastolaren 50. urteurren ekimenen barruan Zirko tailerra eta Kokskobiloren inguruko erakustaldia antolatu dute maiatzaren 14rako eta 15erako, Olaztin. 

Iñigo Aritza ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte urtean zehar eta asteburu, maiatzaren 14an eta 15ean, bi ekimen eginen dituzte Olaztin: larunbatean, 17:00etan, Alain Floresek Zirko tailerra emanen du Olaztiko goiko frontoian eta igandean, 10:00etan, Aranzadi elkarteak Koskobilo, Burunda Paleolitiko garaian erakustaldia eginen du Erburua kiroldegian.