Etxerako egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2022ko mai. 19a, 11:13
Olatzagutiko ikuspegia Sasarteko bidetik. ARTXIBOA

Maiatzaren 25era arteko epea dago.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du etxeetarako egur loteak eska ditzaketela herritarrek. Epaitzak eskuratzen interesa duten olaztiarrek udaletxetik pasa beharko dute martxoaren 25a baino lehen, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Epaitzaren prezioa 25 eurotakoa da, horietatik 10 euro udaletxean ordaindu beharko dira izena ematean eta ez dira bueltatuko. Gainontzekoa ohi bezala zozketa egunean ordainduko da. Udalak aldez aurretik jakinaraziko du zozketa eguna noiz den, eta, horretarako, ohiko bideak erabiliko ditu.