Udan Euskaraz kanpainan izena emateko aparteko epea zabalik

Guaixe 2022ko mai. 24a, 09:32

Haurrak San Migel plazan. ARTXIBOA

Hilaren 30era arteko epea dago. Plaza kopurua mugatua da.

Olatzagutiako Udalak jakinarazi duenez, ohiko izen ematea despedituta, haurrendako udako aisialdia eskaintzan izena emateko aparteko izen emate epea zabaldu du. Olatzagutiko Udan Euskaraz programan plaza kopuru mugatu bat dago eta aparteko deialdiaren bidez horiek bete nahi ditu udalak; guztiak ere Lehen Hezkuntzako mailei dagokie: 1. mailan 3 plaza daude hutsik, 2. mailan 7, 4. mailan 2, 5 mailan 11 plaza eta 6. mailan 5 plaza. 

Seme-alaben izena eman nahi duten gurasoek udaletxera bulego ordutegian joan beharko dute. Bestela, olazti@olazti.com e-posta helbidera mezua bidali beharko dute. Izen ematearekin batera egin beharreko ordainketa udalaren edozein kontu korrontetan egin daiteke. Olatzagutiko Udan Euskaraz aisialdi eskaintza garagarrilaren 27tik garilaren 21era izanen da, astegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Eskaintzari buruzko argibide gehiago olaztiko udalaren webgunean dago.