Karmele Jaioren solasaldia Olaztin

Idazleak 'La casa del padre' liburuaz hitz eginen du maiatzaren 27an, ostiralean, Olaztiko liburutegian.

Olaztiko liburutegiak mende erdia beteko du aurten. 50 urteurrena ospatzeko zenbait ekimen antolatuko ditu urtean zehar, tartean ohikoak diren idazleekin topaketak. Maiatzaren 27an, ostiralean, 19:00etan, Karmele Jaio idazlea La casa del padre liburuaren inguruko solasaldia eginen du.