Futbola

Vilariñoren Osasuna ez da Lehen Mailara igoko

Guaixe 2022ko mai. 23a, 10:30

Maitane Vilariñok sare sozialetan partekatutako irudia, "Harrotasuna. Burua gora" leloaz lagunduta. OSASUNA

Emakumezkoen Bigarren mailako Reto Iberdrolan dabilen talde gorritxoak 5 eta 2 galdu egin zuen Barçaren kontra 

Aurreko astean Emakumezkoen Bigarren mailako Reto Iberdrolako Iparraldeko Zonaldearen lidergoa lortu zuen Osasunak Sadarren, Espanyoli irabazi eta gero. Liga despeditzeko bi partida geratzen ziren eta gorritxoek biak irabazi beharra zituen, lider mantendu eta Lehen Mailara igotzeko. Baina, tamalez, ezinezkoa izan da. 

Maitane Vilariño jokalari olaztiarraren taldeak Barçaren kontra jokatu zuen atzo, igandea, eta 5 eta 2 galduta, lidergoa galdu dute –Levante da orain liderra–, hirugarren postura jaitsi dira, 3 puntura, eta lider jarri eta Lehen mailara igotzeko aukera galdu dute. Gorritxoen ametsa bukatu da, baina hau ez da, inola ere, porrot bat. “Harrotasuna. Burua gora” dio Maitane Vilariñok sare sozialetan.