Parapentean zebilena erreskatatu zuten

Guaixe 2022ko mai. 30a, 10:35

Pagadian trabatuta gelditu zen.

Urbasatik hegan egitera abiatu eta parapentean zebilen pertsona batek susto bat izan zuen. Hegan zebilela, Olatzagutia parean pago batzuen puntan trabatuta gelditu zen. Larrialdi zerbitzuei egoeraren berri eman ondoren Altsasuko suhiltzaileek eta talde horren Erreskate Talde Teknikoak onik jaitsi zuten zuhaitz puntatik.