Arte bizi eguna

Guaixe 2022ko eka. 7a, 14:42
Memoriaren parkea, Clinker jatetxearen atzekaldean. ARTXIBOA

Arte Artisautza azoka, musika emanaldia, erakusketa eta action painting emanaldia izanen dira ekainaren 11n, larunbatean, Olaztin. 

Arte bizi eguna antolatu dute larunbatean, ekainaren 11n, Olaztiko Memoria parkean, Clinkerren atzekaldean. Egunean zehar arte artisautza merkatua eta arte erakusketa kolektiboa izanen dira, eguerdian Olaztiko musika eskolaren konboren ikuskizuna egonen da, eta arratsaldean Helena Santano eta DJ Mortiren action painting emanaldia izanen da. 

Arte bizi egunaren egitaraua
Memoriaren parkea, Clinkerren atzekaldean

  • Arte erakusketa kolektiboa
  • 12:00-14:30 / 16:30-20:00 Arte Artisautza merkatua
  • 13:00-13:30 Olaztiko musika eskolaren konbo ikuskizuna
  • 18:00 Action painting zuzenean: Helena Santano eta DJ Morti