Santa Ana festetako irudiaren bila

Guaixe 2022ko eka. 8a, 13:04

2018ko Olaztiko festetako txupinazoan. ARTXIBOA

Olatzagutiko udalak uztailaren 23tik 26ra ospatuko dituzten festak iragartzek kartelaren lehiaketa martxan jarri du.

2022ko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Olatzagutiko Udalak. Lanak entregatzeko epea ekainaren 15ean, asteazkenean, amaituko da, eta udaletxean, 10:00etatik 14:00etara, aurkez daitezke. Irudietako gaiak lotura zuzena izan beharko dute Olatzagutiko festekin, eta derrigorrez Santa Ana 2022 Olazti / Uztailaren 23tik 26ra / Del 23 al 26 de julio testua agertu beharko da. Kartela A3 formatuan aurkeztu beharko da. Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, eta atzeko aldean lelo bat agertu behar da. Honekin batera, kartazal itxi batean egilearen datu pertsonalak emango dira, eta kartazalaren gainean kartelaren leloa eta egilearen jaiotako urtea jarri beharko dira. 

Lehiaketaren barruan hiru maila ezarri dituzte: 11 urte bitartekoak (2011n eta ondorengo urteetan jaiotako haurrak); 12 eta 14 urte bitartekoak (2010 eta 2008 urte bitartean jaiotako haurrak, biak barne) eta 15 urtetik aurrerakoak (2007. urtean eta aurreko urteetan jaiotako pertsonak). Maila bakoitzean sari bakarra emanen dute: 75 euro, 150 euro eta 200 euro, hurrenez hurren. 

Kategoria bakoitzean kartel irabazlea aukeratzeko bozketa eginen da ekainaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Olaztiko kultur etxean. Bozketan Olaztin erroldatuta dagoen 16 uretik gorako edonork parte har dezake.